Oiartzun ibaia garbituko dute, Hibaikaren ekimenez

Hibaika arraun elkarteak mende laurdena beteko du aurten. Azken egunetan zenbait ekitaldi egin ditu, eta besteak, berriz, datozen egunetarako ditu programatuta. Ostegunean, esaterako, Oiartzun ibaia garbitzeko deialdia egin du. 18:30ean geratuko dira boluntarioak Merkatuzarren. Horrez gain, oraindik arraun taldearen iraganeko eta egungo argazkiekin osatutako erakusketa ikus daiteke Merkatuzarren hilaren 21a bitartean. Era berean, proiekzioa, urtez urteko arraun jantziak, arraunean erabiltzen diren tresnak, maketak eta ontziak jarriko dituzte. Hibaikara ezagutarazi eta jendearengana hurbiltzeko asmoz, arraun ikastaroa eta itsas korapilo nahiz estropu tailerra egin zituzten joan den astean. Horrez gain, bisita gidatua egin zuten herri marinel baten istorioa kontatuz. Bestalde, asteburuan Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko du Hibaikak Legution. Batelen azkeneko zita Camargon (Kantabria, Espainia) izango da, Espainiako Batel Txapelketan, hilaren 27 eta 28an. Elkarteak herritarrei gonbidapena luzatu die euren taldea animatzera joan daitezen. Informazio gehiago www.hibaika.com webgunean edo 605 58 41 10 telefono zenbakian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.