The Times egunkariak Hondarribian hasiko du familian egiteko planak bilduko dituen erreportajea
Erresuma Batuko The Times egunkariko Sarah Vine editorea Hondarribian izan da, familian bidaiatzeko plan turistiko eta gastronomikoak bilduko dituen erreportajea prestatzeko. Helburua hori izanik, familiarekin etorri zen kazetaria, senarrarekin —David Cameronen gobernuan Hezkuntza Zuzendari Nagusi postua duen Michael Gove— eta bi seme alabekin.
Paradorean egin zuten lo eta Kale Nagusiko Sebastian jatetxean bazkaldu zuten. Bere Twitter kontuan idatzi duenez jatetxeko giroarekin txunditu zen: “Lovely supper at Sebastien. Delicious lamb and fantastic atmosphere” (afari ederra Sebastianen. Arkume gozo-gozoa eta giro itzela).
Miguel Soto jatetxeko arduradunak adierazi duenez, “herriagatik, euskal sukaldaritzagatik eta pintxoengatik” interesa azaldu zuten Vinek eta bere senarrak.