Gaztetxia ospakizun betean sartuta dago

Kataxulo Gaztetxian 6. urteurrena

Kataxulo Gaztetxian 6. urteurrena

Kataxulo Gaztetxiak zazpi urte betetzen dituela eta, urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu ditu 7 urtez kolorez aldarrikatzen lelopean. Gaur, Hans Weingartner austriarraren Los edukadores (filmaren titulu originala alemaniarrez Die fetten Jahre sind vorbei, Oparotasun urteak pasatu dira) filma proiektatuko dute, 19:00etan. Bihar, pintxo-potea izango da 19:00etatik aurrera. Ostiralean, Kataxulo Bertso Txapelketako finala jokatuko dute sei bertsolarik: Oier Aizpuruak, Maialen Akizuk, Mikel Artolak, Manu Goioganak, Amaia Iturriotzek eta Txaber Ormazabalek. Finala gaztetxean 22:00etan jokatuko dute, baina aurretik, 19:30ean, bertso poteoa izango da herrik tabernetatik. Larunbatean, 12:00etatik aurrerarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaztetxeko kideek: bazkaria, ekitaldia, jokoak, triki-poteoa, kontzertuak…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.