The Growlersen psikodelia, larunbatean, Psilocybenean

The Growlers

The Growlersen giro psikoldelikoaz kutsatuko da Psilocybenea

The Growlers eta Rumano Power taldeek joko dute larunbatean (hilak 20) Psilocybenean, Gaztemaniak programaren barruan. The Growlers Europan oraindik ez dira oso ezagunak baina Californian sekulako arrakasta dute eta eszena psikodelikoaren erreferente bilakatu dira. Talde askori buruz esaten da “berezko estiloa” dutela baina The Growlers bandarekin erabateko baieztapena da hori. Bere musika beach goth bezala izendatua izan da eta hainbat elemetuetatik edaten dute: psikodelia, surfa, sexua… Dudarik gabe, Psilocybeneara hurbiltzen direnek kontzertu berezi batez gozatuko dute. Aurretik Rumano Power igoko da taulara. Gitarra eskuan eta pedalak hanketan, beste batzuen pop eta rock abestiak moldatzen ditu Rumano Power ezizenez ezaguna den musikariak, frexkotasun handiko abestiak sortuz. Kontzertua gaueko hamarretan hasiko da eta sarreraren prezioa zazpi euroan jarri dute. Internetez erosten ez dutenek, Psilocybeneako leihatilan aukera izango dute, kontzertuaren aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.