Antzerkia kalean Mendibil merkataritza zentroaren atarian

Irungo udalak jakinarazi duenez, gaur, 19:00etatik aurrera, antzerkia ikusteko aukera izango da kalean; zehazki, Mendibil merkataritza zentroko atarian. + ke vecinos antzezlanaren aurrestreinaldia emango dute Gaupasa eta Ipso factoren eskutik. Vega Iguaran, Marijo Pontesta eta Debiz Eraso aktoreek parte hartuko dute. Lanak ikus-entzuleak barrezka jartzea du xede, eta maila horretako dialogo eta egoerak biziko dituzte pertsonaiek. Era berean, publikoak ere parte hartuko du antzezlaneko zenbait momentutan. Eszenaratzea ere berezia izango da, arropa, soinu banda… Estetika kolorista duela jakinarazi du udala, eta “afterpop inspirazioa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.