Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

1.600 lezoarrek jaso dituzte dagoneko atez atekorako bitartekoak

admin
Oarsoaldea
2013/04/22
atez atekoaren bitartekoak jasotzen Banaketa amaitzeko gaurko eguna eta biharkoa baino ez dira falta eta dagoneko 1.600 lezoarretik gora jaso dituzte atez ateko sistemarako udala banatzen ari den bitartekoak. Informazio bulegoko hezitzailea da Irati Aranburu eta banaketaren gaineko balorazio “baikorra” egin du: “Oso ondo ari dira herritarrak eta espero bezala joan da momentuz guztia”. Herritarren artean denetarik ikusten ari direla zehaztu du, bestalde, “batzuk haserre etortzen dira, baino azalpenak emanda lasaitu egiten dira”. Besteak beste kalean zabaldu ziren “zurrumurruekin” kezkatuta jotzen dutela bulegora bizilagun batzuk gaineratu du Aranburuk: “Organikoa biltzeko kubo marroia hausten bazaie berria jasotzeko 50 euro ordaindu behar dituztela esanez etorri zaizkigu asko eta asko. Hori ez da egia, kuboak udalak ematen dizkie doan herritar guztiei”. Jarrera orokorrean “oso ona” izaten ari dela gaineratu du hezitzaileak, eta lezoar askok interesa erakutsi dutela esan du halaber, “urduritasuna ere nabaritzen da sistema berriarekin hasi arte”. Aranbururen balantze bera egin du Mikel Arruti zinegotziak, “baikorra” alegia. banaketa egiteko unean Kultur aretoan bertan zegoen Arruti eta orokorrean giro “lasaia” nagusitzen ari dela zehaztu du. Dagokien egunean bitartekoak jasotzerik ez duten fanilientzako udalak telefono zenbaki bat jarri duela gogorarazi du Arrutik,  943 52 15 38 hain zuzen ere. Bertara deituta adostu dezakete bitartekoak biltzeko modua. Zintzilikario guztiak ostiralerako jarriak Oraindik orain hainbat zintzilikario jartzea falta direla azaldu du Eneko Lartige zionegotziak bestalde, “baina ostiralerako amaituta egongo da guztia eta zintzilikario guztiak prest”. Lartige banaketa puntuan zegoen, Arruti, Aranburu eta modu boluntarioan banaketa egiten ari ziren zortzi herritarrekin. “Egunero 16 lagun ari dira bitartekoak banatzeko lanean laguntzen, musutruk, zortzi goizez eta zortzi arratsaldez, eta esker ona adierazi nahi diegu egiten ari diren lanagatik”, zehaztu du Aranburuk. Herritarren artean, berriz, denetarik, atez atekoaren aldekoak eta kontrakoak ere.  Joxe Miguel Galdosek “oso gaizki” ikusten duela azaldu du, “nahikoa lana dudalako halako txorakerietan aritu gabe orain”. Atez atekoa “inposaketa” da Galdosen ustez gainera. Kubo eta beste bitartekoen bila joan da gaur ere Beñat Begiristain. Galdosen kontrako iritzikoa da azken hau, “atez atekoa beharrezkoa” dela argi du, “egindako modua agian egokiena izan ez bada ere. Zoritxarrez birziklatzera behartzen ez baduzu, jendeak ez duelako egiten, atez atekoa oso ongi ikuzten dut, beraz”. “Ondo” ikusten du bilketa sistema berria Maixabel Aranburu lezoarrak ere, “liskar dezente izan dira, batez ere Altamiran, nire auzoan, baino beharrezkoa ikusten dut atez atekoa”. Jaione Lekuonak ere “zalantzarik” ez du atez atekoa dela bidea, “zaborrak kudeatzea beharrezkoa delako”. Udalak esandakoarekin eta egindakoarekin erabat ados azaldu da herritarra eta atez atekoa ezartzeko erabakiarekin “oso pozik” dagoela gaineratu du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.