Apirileko plenoa egingo dute bihar arratsaldean Hondarribian
Hondarribiak Erdi Aroko Hiribildu eta Hirien Sarea Elkarteari iaz utzitako maileguaz eztabaidatuko dute bihar arratsaldean udaletxeko areto nagusian egingo den osoko bilkuran. Iazko abenduaren 31 baino lehen itzultzekoa zen mailegu hori, baina hiribilduen sareak idatzi bat helarazi zion udalari, mailegua itzultzeko epea luzatzeko eskatuz.
Horrez gain, 2012ko aurrekontuaren likidazioa, zenbait zerga eta tasen ordenantza eta Toki Administrazioaren Erreforma Proiektuaren ingurua PSE-EE Udal Taldeak aurkezturiko mozioa aztertuko dituzte.
Osoko bilkura 19:30ean hasiko da, Hondarribia Lantzen elkartearen akziodunen batzarra eta gero.