Argazkilaritza digitalaren oinarrizko nozioak emango dituzte
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatuta, Argazkilaritza digitalaren oinarrizko nozioen tailerra emango dute, gaur, 18:00etatik 20:00etara, Manuel Lekuona liburutegiko aretoan. Ikastaroa Errenteria-Oreretako Katiuskak argazki estudioko adituek emango dute.
Ekimena eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatutako tailerrean egitarauan barruan dago, eta euskara ikasleentzat izan ezik, gaiarekiko interesa duten herritar guztientzako irekia izango da, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.