QR Kodea erabiltzen hasiko da Klink elkartea komunikazioetarako

Klink elkarteak QR Kodea erabiliko du Smartphone telefonoa duten bazkideei barne antolamenduari buruzko informazioa helarazteko. “QR kodea Elkarteko erabilerari lotutako informazioa emateko erabiliko dugu, hala nola, sukaldea, kultur aretoko pantaila edota Wi-Fi sistema nola erabili behar diren argitzeko”, azaldu du Iñaki Gonzalez presidenteak.  Ez da hau Klink elkartetik teknologia berriak erabiltzen duten lehen adibidea. Duela bi hilabetetik WhatsApp aplikazioa erabiltzen hasi ziren, barne informazioetarako. “Komunikazio laburretarako bide azkar, eroso eta merkea dela uste dugu, behintzat orain arte” gehitu du Gonzalezek. QR Kodeaz eta WhatsApp-az gain, posta elektronikoa erabiltzen dute Klinken. Modu horretan, beste bi eratan baino informazio zehatzagoa jaso ditzakete elkarteko bazkideek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.