Hilaren 28an, igandean, Bertso Eskolen IX. Eguna egingo dute Donibanen, egun osorako festa batekin. Ekitaldiaren helburua da bertso eskolen arteko harremana sustatzea, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du 200 ikasle baino gehiago bilduko direla Donibanen; lehen aldiz, 14 urtetik beherako ikasleentzat izango da gainera. Aurtengo bilkurak
Itsasoa izango du gai nagusi.
Pasaiako Udalarekin eta Donibaneko bertso eskolarekin elkarlanean antolatu dute herrialdeko elkartekoek eguna. Eta berezitasun asko izango ditu. Batetik, arrosez margotuko da berriz ere Pasaiako barrutia. Izan ere, Juanba Berasategi sanjuandarrekin diseinuarekin kamisetak eramango dituzte bertsozale gazteek egunean zehar, arrosak, karramarroekin, “atzeraka ibiltzen direnez, eta bertsoaren sortze prozesua atzekoz aurrerakoa denez, egokia da sinboloa oso”, esan dute antolatzaileek.
Honakoa da egunaren egitaraua:
- 10:30ean, haurrak San Pedrora iritsiko dira, eta motoran pasatuko dira Donibanera. Bertan kamiseta arrosak banatzen hasiko dira.
- 10:45ean, taldeko argazkia atera, eta zanpantzarrekin batera herriko kaleetatik ibilaldia egingo dute.
- 11:00etan, goizeko saioa hasiko da. Lur Korta ipuin kontalariak itsasoari buruzko ipuinak kontatuko dizkie haurrei eta bertsolari gazteek (Paul Beitia, Beñat Azaldegi eta Jon Gurrutxagak) bertso musikatuak kantatuko dituzte. Gipuzkoako bertso eskoletan osatutako bertsoei ahotsa eta musika jarriko diete.
- 13:00etan, bazkaria.
- 14:00etan, piraten ginkana izango da. Haurrek mapa bati jarraituz proba ezberdinak egin beharko dituzte jolas horretan.
- 17:00etan, festa bukatuko da.