Traineru Kluben Elkarteak (TKE) Euskotren Ligarako izena eman duten taldeen berri eman du. Horien artean Hibaika, Hondarribia eta San Juan daude, eta liga horretan parte hartzeko erabakitzeke dauden hiru postuengatik borroka egin beharko dute, laugarren tokia Zumairena delako, iazko liga irabazteagatik. Hala, hiru toki horiek betetzeko kanporaketa egingo dute Oarso Bidasoko hiru traineru horiek Oriorekin, Zarautzekin, Bizkaiarekin eta Santoñarekin batera: Euskotren Ligako lehen bi jardunaldietan egingo dute kanporaketa hori, Pedreñan eta Donostian, eta erlojupeko estropadak izango dira.
Aurten, Galiziak nahiz Getaria-Tolosak ez dute ordezkaritzarik izango emakumeen traineruen liga gorenean, ez dutelako izenik eman. Galiziak 2009an irabazi zuen liga hori, eta Getaria-Tolosak 2011n; 2010ekoa Galizia eta Gipuzkoa artean banatu zuten.
Bestalde, TKEk Euskotren ligaren egutegiaren berri eman du. Honakoak dira estropadak:
- Uztailaren 13an, 19:00etan, Pedreñan (kanporaketa estropada)
- Uztailak 14an, 12:00etan, Donostian (kanporaketa estropada)
- Uztailaren 20an, 12:00etan, Orion
- Uztailaren 27an, 18:00etan, Getxon
- Uztailaren 28an, 12:00etan, Zumaian
- Abuztuaren 11n, 12:00etan, San Pedron
- Abuztuaren 17an, 18:00etan, Zarautzen
- Abuztuaren 18an, 12:00etan, Zarautzen