Gaur arratsaldean elkarretaratzera deitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren bi hondarribiarrei babesa emateko eta epaiketa “politikoa” dela salatzeko. 19:30ean izango da kontzentrazioa, Miramarren.
Bihar jarraituko dute duela bi aste hasitako epaiketarekin. Arazo teknikoak medio, forentseak ezin izan zuen deklaratu eta Anjela Murillo epaileak epaiketa atzeratzea erabaki zuen.
Forentsearen deklarazioa eta bi aldeen alegazioak falta dira eta, dena ongi, bihar sententziaren zain geratuko da epaiketa. Akusatuek nabarmentzen dute ertzainek epaiketan onartu izan dutela manifestazioan eginiko atestatuetan ez zela jasotzen inork terrorismoa goratu izana, eta hori da fiskalak leporatzen diena.
Irakurri epaiketaren lehen egunaren kronika.
Ikusi bi akusatuen kontakizuna jasotzen duen bideoa.