Teknologia berriei buruzko bost ikastaro emango dituzte KZgunean
Maiatzean teknologia berriei buruzko sei ikastaro emango dituzte Oiartzungo KZgunean: Google maps; Oinarrizko Internet; Ebay; Facebook; eta Open office writter I eta II. Ikastaro horiek guztiak doakoak dira.
Google maps ikastaroa maiatzaren 20an izango da, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz izango da.
Oinarrizko Internet 20 orduko ikastaroan emango dute, maiatzaren 6tik 17ra, 16:00etatik 18:00etara. Gazteleraz izango da.
Ebay maiatzaren 23an emango dute, 16:00etatik 18:00etara, euskaraz.
Facebook ikastaroa maiatzaren 24an izango da, 16:00etatik 18:0etara, euskaraz.
Eta Open office writter I eta II lau orduko ikastaroa izango da, maiatzaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara. Ikastaro hau euskaraz emango dute.
Oiartzungo KZgunea arratsaldez egongo da irekita maiatzean, 16:00etatik 20:00etara.