Andra Mari Abesbatzak batzar nagusia egingo du bihar

Ohiko batzar nagusia izango du, bihar, Andra Mari Abesbatzak, elkartean bertan. Iazko jarduera aztertzeaz gain, aurtengo ekitaldirako egitaraua eta egitasmoak eztabaidatu eta aztertuko dituzte, aurrekontuak onartu eta erakundearen zuzendaritzako karguak berritu. “Denbora zailetan garai joria” bizi duela esan dute Andra Mari Abesbatzako ordezkariek, eta “Euskal Herriko musika kulturaren erreferentzia” bihurtu dela. Gogorarazi dute laster mende erdi beteko duela abesbatzak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.