Diru kontuak euskaraz egitera animatu dituzte herritarrak

Udaleko, Ttur-Tturreko eta herriko erakunde eta aholkularitzetako ordezkariak

Udaleko, Ttur-Tturreko eta herriko erakunde eta aholkularitzetako ordezkariak

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiatzungo Udalak eta herriko hainbat finantza erakunde eta aholkularitzak diru kontuak euskaraz egin ditzaten animatu dituzte oiartzuarrak. “Badakigu krisi egoeraren ondorioz asko egoera larrian daudela eta halakoetan hizkuntza bigarren mailako garrantzia hartzen duela badakigu. Baina herritarrak euskaraz bizitzeko bidean beste urrats bat ematera animatzen ditugu, diru kontuak ere euskaraz egin eta eskatzera”, adierazi du Irati Etxebeste euskara zinegotziak. Bide horretatik, arlo guztietan euskararen erabilera normalizatzeko aurrerapausoak eman behar direla nabarmendu dute: Askotan uste izaten dugu ekonomia gaiak eta diru kontuak zailagoak direla euskara, baina diru kontuak eurak dira zailak egiten zaizkigunak. Horrela, egiten ditugun hizkuntzara ohitu egiten gara. Beraz, diru kontuak euskaraz eginez arlo horietan ere euskararen erabilera ohikoa bihurtuko da”. Herriko finantza erakunde eta aholkularitzak bat mezuarekin Zazpi dira mezuarekin bat egin duten herriko finantza erakunde eta aholkularitzak: Caixabank, Euskadiko Kutxa, Kutxabank, Lurgintza Koop. E. Baserritarren Aholkularitza Zerbitzua, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano eta Zubillaga Aholkularitza. Diru kontuen barruan ere errenta aitorpena dago. Hori ere euskaraz egin daitekeela nabarmendu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.