"Diskriminatzea" egotzi dio Txosna Batzordeari Errenteriako PSE-EEk

Errenteriako PSE-EEk Txosna Batzordeari “diskriminazioa” egitea leporatu dio eta jarrera hori salatu.  Txosna Batzordean parte hartzeko irizpideak deritzon agirian oinarritu da alderdi sozialista: ” Batzordean jarrera sexista, homofobo, arrazista edo “espainolistak” ez direla onartuko dio agiriak bosgarren puntuan, eta horrekin herritarren zati bat diskriminatzen ari dira”.  Agiri hori beste informazioarekin batera udaleko kultura sailetik bidali zaiela herriko hainbat eragileri gaineratu du PSE-EEk, “alkateari gaiaren gaineko jarrera erakusteko eskatzen diogu”. Txosna Batzordeko kide izateko arauetatik puntu hori kentzeko eskatu dio halaber  Txosna Batzordeari alderdi sozialistak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.