Pontika jaietan murgildu da

San Marko Egunarekin batera hasi dira gaur jaiak, Errenteria-Oreretako Pontika auzoan. Igandera bitartean ekitaldi ugari prestatu dituzte, eta dantza izango da nagusi: Eureka Musical Show dantzaldia izango da, etzi, 23:00etatik aurrera. Aurreko egunean, danborrada egingo dute gauez, Pasai Txarangak lagunduta.

Egitaraua

Gaur
  • 11:30ean:Kanpai-hotsa jaiei hasiera emateko.
  • 12:00etan: Meza nagusia auzoko hildakoen eta San Marko patroiaren alde.
  • 13:15ean: Herri bazkaria zaharrentzat, Hemenbizi auzo elkartean (Etxe berrietan).
  • 18:00etan: Dantzaldia, erretiratuentzat, auzoko gazte lokalean.
Bihar
  • 17:30ean: Txupinazoa eta 2013ko Pontikako jaien enbaxadorea izendatzea.
  • 17:45ean: Buruhandie eta erraldoiak.
  • 18:00etan: Apar festa umeentzako kirol gunean.
  • 19:00etan: Egurrezko jolasak, Beraungo gaztelekua dinamizatzeko (+ Madera Proiektua).
  • 19:00etan: Sardina jatea eta zurrakapotea.
  • 19:30ean: Buruhandiak.
  • 23:00etan: Gaueko danborrada auzoko kaleetan, Pasai Txarangak lagunduta.
Etzi
  • 10:30ean: Buruhandiak irtengo dira.
  • 11:00etan: Haur jolasak.
  • 11:00etan: Pantaila erraldoiko Play Station txapelketa, Eureka gazte lokalean.
  • 12:30ean: Trikipoteoa auzoko tabernetan.
  • 13:00etan: Toka eta bote jaurtiketa.
  • 16:00etan: Tute txapelketa Arramendipe erretiratuen elkartean.
  • 16:30ean: Buruhandi eta erraldoiak.
  • 17:00ean: Aeromodelismo erakusketa, auzoaren frontoian.
  • 17:00etan: Haurrentzako merienda.
  • 18:00etan: Haurrentzako bikotetako futbolin txapelketa eta ping pong txapelketa (Hemenbizi lokal berrian).
  • 18:00etan: Mozorro lehiaketa.
  • 20:00etan: Buruhandien azkeneko irteera.
  • 21:30ean: Afaria auzoko bizilagunentzako. Eman izena auzoko tabernetan.
  • 23:00etatik 02:00etara: Eureka Musical Show auzoko gazteen eskutik dantzaldia.
 Etzidamu
  • 09:30ean: Txistularien diana.
  • 10:00etan: Ehoziri lanak egiten dituztenen X. bilkura.
  • 10:30ean: Buruhandiak.
  • 11:00etan: Pala txapelketaren finalak pilotalekuan.
  • 11:00etan: Marrazki lehiaketa.
  • 12:30ean: Amulleta danbor kofradiaren eskutik erretreta.
  • 16:00etan: Mus txapelketa, bikoteka. Arditurri tabernan.
  • 16:30ean: Buruhandiak.
  • 17:00etan: Tortilla txapelketa. Presta ezazu zure tortilla eta ekarri karpara.
  • 17:30ean: Inauterietako desfilea, Eureka konpartsaren eskutik, Afro ospakizuna izango dute gai nagusia (ibilbide laburra auzoko kaleetan barrena).
  • 18:00etan: Dantza erakustaldia, Eureka Dance Group taldearen eskutik, lagunak ere gonbidatu ditu.
  • 19:00etan: Zinta lasterketa, txikienentzako eta hain txiki ez direnentzako ere. Zinta bakoitzak sari bat du.
  • 20:00etan: Buruhandiak.
  • 20:15ean: Sari-banaketa eta 2013ko enbaxadorearen amaiera ekitaldia.
  • 20:30ean: Zezensuzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.