Autodefentsa ikastaroa antolatu du Sainduak
Saindua Gaztelekuak autodefentsa ikastaroa antolatu du datozeen asteetarako. Maiatzaren 2a da izena emateko azken eguna eta egun horretan beratn informazioa emateko bilera egingo dute, 18:30ean. Aste horretan ostegunean egingo dute, asteazkena jai eguna delako, baina gainontzeko asteetan asteazkenetan egingo dute ikastaroa, 18:30etik 19:30era, Sainduan bertan.
Zortzi asteko ikastaroa izango da eta ekainaren 19an bukatuko da. Ordaindu beharreko kuota 30 eurokoa da.