Auzoetako jaiak hasi dira eta Pontikaren ondotik, iztieta-Ondartxo auzoaren txanda helduko da datorren asteartean. Aurretik baina, eta jaiak iragartzeko kontzertua emango dute Errenteriako Musika Eskolako ikasleen bandak Diputazio plazan 12:00etan. Asteartean, arratsaldeko zortziretan egingo du eztanda txupinak eta hortik aurrera hiru eguneko jai egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute bizilagunek.
Jai Egitaraua
Etzidamu
- 12:00etan: Errenteriako Musika Eskolako ikasleen bandaren kontzertua Diputazio plazan.
Hilak 30, asteartea
- 20:00etan: Txupinazoa jaurtiko dute talogileek. Ondoren Triki eta Buruhandiek girotutako poteoa.
- 20:15ean: Martuteneko Ibaiertz Abesbatzaren emanaldia San Jose Langilearen Parrokian.
- 23:00etan: Luis eta Itxasorekin dantzaldia Diputazio plazan.
Maiatzak 1, asteazkena
- 11:00etan: Buruhandiek girotutako entzierroa Gurekin auzo Elkarteko egoitzatik Diputazio plazaraino.
- 12:00etan: Amulleta Danborraren kofradiaren emanaldia auzoko kaleetan barrena.
- 12:00etan: San Jose langilearen Parrokian meza, Haizea Muñoz sopranoarekin.
- 14:00etan: bazkari herrikoia Batasuna elkartean.
- 16:00etan: jolas eta tailerrak Diputazio plazan.
- 17:30etik-19:30era: Animazio Mundua lanaren emanaldia Diputazio plazan.
- 18:00eta: Skate eta mahai tenisa kirol gunean.
Maiatzak 4, larunbata
- 9:00etan: Udal Txistularien Bandaren diana auzoan barrena.
- 11:00etan: Buruhandiek girotutako entzierroa Gurekin auzo Elkarteko egoitzatik Diputazio plazaraino.
- 12:00etan: Moto handien erakusketa Lagartija taldearen eskutik.
- 12:00etan: Tortila txapelketa Donostia kalean.
- 13:00etan: Toka txapelketa Hondarribia kalean.
- 15:30ean: Futbol, saskibaloi, eskubaloi partidak eta krossa kirol gunean.
- 16:00etatik 19:00etara: Jolas eta tailerrak, eta pintura txapelketa Diputazio plazan.
- 17:00etan: Dardo txapelketa Blink Pubak antolatuta.
- 19:00etatik-22:00etara: Tute txapelketa Alotza tabernak antolatuta.
- 19:30etan: Sayoa Gimnasioaren eta Capoeira taldearen erakustaldia Diputazio plazan.
- 23:00etan: Eurekaren emanaldia Diputazio plazan.
Maiatzak 5, igandea
- 9:00etan: Diana auzoan barrena triki taldearekin.
- 9:00etatik-12:00etara: Arrantza txapelketa Iztieta pasealekuan.
- 12:00etan: Batasunaren danborrada auzoko kaleetatik barrena.
- 16:00etan: Jolasak, tailerrak eta txokolate jatea Diputazio plazan.
- 18:30ean: Jai amaiera ekitaldia Furiusek antolatuta.
- 21:00eta: jaietako amairako traka, Lezoko zubitik.