Presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

Hileroko azken ostiraletan bezala, presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur San Pedro kalean, 20:00etan. Herriratik dei egin diete eherritarrei agertzeko. “Espetxe politikaren aurpegirik krudelena ikusi dugu azken asteetan, ondorio latz eta atzeraezinak pairatuz eta etengabe tragediarekin harremanetan. Horren erakusle dira Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak, Bigarren Ibarra edo Jabi Martinez Izagirreren gertukoek izandako istripuak edo Puerto, Sevilla edo Mureten emandako eraso fisikoak.Giza eskubideak era nabarmenean urratzen dituzten salbuespeneko neurriekin amaitzeko garaia da”, esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.