Genero formakuntzako tailer berri bat egingo dute bihar Emekin

Emeki elkartea

San Pedro kaleko egoitzan izango da tailerra

Bihar, hilaren 30ean, Neus Albertos berdintasun teknikariak Elkarteko jardunean genero ikuspegia barneratzen ikasi goiburuko tailerra emango du Emeki elkartean, 16:00etan. Generoan formakuntza jasotzeko hainbat tailer antolatu izan ditu Hondarribiko Emeki emakume elkarteak eta horien barruan dago biharkoa ere. Gutxi gorabehera hilero tailer bat antolatuko dutela gehitu dute emakume elkartetik. Emekitik argitu dutenez, tailerrak debaldekoak dira eta elkartetik kanpoko emakumeentzat ere irekiak dira. Are gehiago, “ahalik eta emakume gehiagoren presentzi izatea oso garrantzitsua da guretzat”, esan dute. Horregatik, generoan formatzeko interesa duten emakume guztiei luzatu diete deia, tailerretara agertzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.