Hondarribiaren hirugarrena trainerilletan

Hirutik hiru. Gipuzkoako Trainerilla Ligako hiru estropada jokatu dira, eta hiruak irabazi ditu Hondarribiak. Aurreko biak joan den asteburuan irabazi zituzten berdeek, eta hirugarrena, atzo, San Pedron. Bigarren izan zen San Juani hiru segundo pasatxoko aldea atera zioten berdeek, eta Orio hirugarrenari, ia bost. Gizonen Senior Mailako sailkapenean laugarrena izan zen etxeko trainerilla, San Pedro. Mutilen Gazte Mailan Oarso Bidasoko trainerillak ere izan ziren nagusi, San Pedrok irabazi zuelako eta San Juan izan zelako bigarrena. Emakumeen Senior Mailan, berriz, Orio irabazlearen ondoren Hibaika sailkatu zen, eta San Juan bosgarrena izan zen. Gizonen Federazio Kopan, ordea, San Pedro B irabazle, Hondarribia B bigarren, San Juan B hirugarren, eta San Pedro D laugarren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.