Euskadiko Arrantza Txapelketa, larunbatean, Hondarribian

Euskadiko Arrantza Txapelketa egingo dute larunbatean Hondarribian, kortxoko modalitatean. Txapelketa espigoiaren aldean egingo dute, goizez eta arratsaldez, hiruna orduko bi saioetan. Lehen saioa 10:30etik 13:30era egingo dute eta bigarrena 14:15etik 17:15era. Guztira 28 kirolari lehiatuko dira, hamazazpi gipuzkoar eta Bizkaiko 11. Irabazleak, txapela irabazteaz gain, Euskadiko Federazioa ordezkatuko du Espainiako Txapelketan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.