Gizon bat hil da bart N-121A errepidean, ustez ibilgailu batek harrapatuta

Goizaldeako 01:45ean ohartarazi du herritar batek Sos Deiak 112 larrialdi zerbitzua, esanez N-121A errepidean, Irunen pertsona bat zegoela ustez hilda, Antton Txipi biribilgunean. Osasun zerbitzuak joan eta hilda topatu dute gizon bat. Ertzaintzak ez du oraindik identifikatu nor den hildakoa, baina ibilgailuren batek harrapatu duelakoan dago. Ustez harrapatu duenak ihes egin du. Zer gertatu den argitzeko laguntza eskatu du horregatik Ertzaintzak, eta informaren bat izan dezaketenei 943-539125 telefonora deitzeko eskatu die.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.