Koldo Mitxelena bekarako deialdia egin du udalak

Euskal kulturari buruzko ikerketa sustatzeko xedearekin, Errenteriako Udalak Koldo Mitxelena ikerketa bekan parte hartzeko deialdia egin du, eta ekainaren 28ra arte izango da aukera eskaerak aurkezteko. Eskaeran zenbait arlo zehaztu beharko dira: lanaren ikerketa esparrua, aurrekariak eta gaiaren egungo egoera, ikertzailearen esperientzia, materiala eta metodologia, zein emaitza aurreikusten dituen, zein hizkuntzatan aurkeztuko den eta beste finantzabide batzuk badituen. Lanaren helburua euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak sustatzea da. Bekak bi urtean behin ematen ditu udalak, eta hamabi hilabeteko epean egin beharko da ikerketa lana. Horretarako, udalak 9.010 euroko laguntza (gordina) emango du. Oinarriak www.errenteria.net webgunean aurki daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.