Astelehena, hondakinak gaika jasotzeko lehen eguna Lezon
Astelehenean jarriko dute praktikan atez atekoa lezoarrek. Hondakinak gaika jasotzeko lehen eguna izango dute udal langileek. Horregatik, udalak gogorarazi du hondakin organikoak ontzi marroian jaitsi behar direla zintzilikarioetara, etziko 20:00etatik asteleheneko 07:00ak arte. Hartara, edukiontzi marroi horiek bihar arte jaso daitezkeela gogorarazi du udalak, Kultur Aretoan.
Lezoko atez atekoaren barruan hondakin organikoak astelehen, ostegun eta larunbatetan jasoko dute; ontzi arinak astearte eta ostiraletan; papera eta kartoia asteazkenetan, eta errefusa, berriz, igandetan.