Bihar, Pasaiako elkarteen elkarlanaren festa, Antxon

Pasaiako Elkarteen Eguna egingo dute bihar arratsaldean Antxon, 17:00etatik 20:00etara. Hiru ordu horietan udalerriko 15 elkarteak urtean zehar zer egiten duten azalduko diete haurrei, eta horretarako jarduera bereziak antolatuko dituzte. Adin tarteka banatuko dituzte haurrak. Aisiaren eta kirolaren eremuan lanean dabiltzan elkarteetako kideek eta begiraleek parte hartuko dute Elkarteen Egunaren laugarren ekitaldian. Ehunka haur espero dituzte udalak eta herriko eragile horiek elkarlanean garatzen ari diren E! Hemen gaude, pasa hitza izenburuko egitasmoaren barruko festan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.