Garcia Chivitek eta Salazarrek "sentsazioak" erakutsiko dituzte gaurtik Modotti tailerrean

Modotti tailerra

Erakusketan ikus daitekeen argazki bat

Patxi Garcia Chivitek eta Mary Jose Salazarrek paisaiez osaturiko argazki bilduma prestatu dute Modotti tailerrean erakusteko (Kale Nagusia, 24), eta gaur arratsaldean inauguratuko dute, 19:00etan. Bi egileak Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kideak dira eta, kontatu dutenez, “sentsazioak sorrararazten dizkiguten uneak” jaso dituzte kamerarekin. Erakusketa hilaren 31 arte bisitatu daiteke, Modotti tailerraren ohiko ordutegian: lanegunetan 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.