Ikastetxeekin jardunaldi gastronomikoak egingo dituzte Errenterian

Errenteria Hiria Gastronomia Jardunaldiak egingo dituzte datorren astean, astelehenetik ostiralera Euskaldarrak elkartean. 11-13 urteko ikasleekin osatutako 25 taldek parte hartuko dute, eta gastronomiko profesionalek gidatuta sukaldaritzaren zantzu batzuk hartuko dituzte. Egitaraua
  • Astelehena: Eli Carcedok odolkia nola egiten den irakatsiko die Langaitz ikastetxeko ikasleei.
  • Asteartea: Landare elkarteko talogileek taloaren jatorria, prozesua eta teknika irakatsiko diete Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleei.
  • Asteazkena: Javier Aramendiak txokolatearen historia azaltzeaz gain, gozogintzako zenbat zantzu irakatsiko dizkie Gurutzearen Alabak ikastetxeko ikasleei.
  • Osteguna: Yoli Troitiñok alkoholik gabeko koktelak prestatzen irakatsiko die Telleri Alde ikastetxeko ikasleei, Stick tabernan.
  • Ostirala: Igor Zalakain eta Elena Arzakek elikadura eta janariari buruzko hitzaldi bat emango diete Beraun Berri ikastetxeko ikasleei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.