Bi lagun atxilotu dituzte lapurtzen saiatzea leporatuta
Atzo bi lagun atxilotu zituzten Oiartzunen, merkataritza zentro bateko kafetegi batean bi aldiz lapurtzen saiatzea leporatzen diete Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Iturri beraren arabera, establezimenduko pertsiana irekitzen saiatzen ari zirela ohartu zen segurtasuneko langile bat. Pertsiana irekitzea lortu ez zutela eta tokitik alde egin zuten baina ertzainek harrapatu eta atxilotu egin zituzten. Gau berean bi aldiz saiatu zirela lapurtzen azaldu du Segurtasun Sailak.