Garaipen garrantzitsua lortu du Oiartzunek

Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Ohorezko Erregional Mailan dagoen Oiartzunek, 72 punturekin. Garaipen garrantzitsua lortu zuten larunbatean oiartzuarrek, 0-1 irabazi zieten lasartearrei (Ostadar). “Garaipen hori batez ere partidari lan konpromisoa ematean oinarrituta etorri da, kalitatearen gainetik nahiz eta Lapazaranek [Xabier] egindako jokaldi batetik etorri gola”, azaldu dute Oiartzungo Kirol Elkartetik. Bigarren zatian Ostadar berdinketaren bila joan zen, baina ez zuen lortu eta emaitza lehen zatikoa geratu zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.