Pasaia, Hirugarren Mailak sufritzea merezi du

Pasaia futbol taldeak ia ziurtatu du hurrengo sasoian Hirugarren Mailan gelditzea. Nola gainera. 94. minutuan sartu zuen Ander Famoso antxotarrak zuri-gorriei garaipena emango zien gola, 1-0ekoa. Partida osoan zehar saiatu ziren pasaitarrak gola sartzen, baina Bizkaiko taldeak sendo eutsi zien atzean, eta esan bezala, partidaren arauzko denbora bukatuta irabazi zuten antxotarrek. Sufritu zuten, baina merezita jarraituko du Pasaiak, ezusteko handirik ez bada, Hirugarren Mailan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.