Zintzilik Irratiak afari beganoa egingo du Lezoko mendekosteetan

Lezoko Mendekoste Jaiak Zintzilik Irratiaren aldeko festa egiteko baliatuko du irrati libreak. Hala, hilaren 18an (larunbata) afari beganoa egingo du, Txerrimuñon. 8 euroren truke fideua, gisatua eta arroz esneaz osatutako menua jateko aukera izango dute bertaratutakoek. Ogia, edaria eta kafea sartuta daude. 60 lagunentzako lekua dago, eta beraz, joan nahi izanez gero, tokia hartu beharko da zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idatzita edo Zintzilik Irratiaren kideen bitartez. Afal ondoren, kontzertua izango da, Imanol Carballo (San Pedro), Ernia (Zarautz) eta Okensay (Lezo) taldeen eskutik. Eta gautxorientzat DJak izango dira: Manu Pogo eta Waves & Fast.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.