Hamazazpi partaide, Gazte Mailako Gipuzkoako aurresku lehian

Etzi Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa jokatuko dute Errenteria-Oreretan, eta hamazazpi gazte igoko dira oholtzara bi mailatan banatuta. A sailean 7-11 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, eta B sailean, berriz, 12-15 urte arteko gaztetxoek. Lehenengoan hamabi ordezkari bilduko dira, eta bigarrenean, bost. B sailean ez da eskualdeko dantzaririk egongo; bai, ordea, A sailean: Errenteria-Oreretako mutil bat, Joseba Pikabea, eta hiru lezoar: Iker Belintxon, Danel Serrano eta Eneko  Balda. Landare elkarteak 27.enez antolatu du ekimena, eta Euskal Dantzarien Biltzarraren babesa izan du. Dantzariak 18:00etan bilduko dira Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Errenteria Musikal dantza eskolako ikasleek ere prestatuko dute emanaldi bat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.