Zumarditik abiatu eta Harresilandan amaituko da Bidasoko Itzuliko biharko etapa

Afizionatuen Bidasoko XLI. Txirrindularitza Itzuliko hirugarren etapa Hondarribian hasi eta bertan bukatuko da bihar, ostirala. Zumardian egingo dute irteera, 14:30ean, eta txirrindulariek Mendelutik irtengo dira Irun aldera. 128,8 kilometroko etapa izango da eta antolatzaileek aurreikusitako abiaduraren arabera, bostak eta erdiak eta seiak artean iritsiko da lehen korredorea Harresilandako helmugara. Herrira itzuli aurretik, txirrindulariek Jaizkibel mendatea igo beharko dute, Lezo aldetik. Bidasoko Itzulia. 3. etapa  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.