Pasaiako EAJk Donibaneko alkateordeari egindako erasoa salatu du
Pasaiako EAJrentzat aste honetan Donibaneko alkateordeari egindako erasoa, eta aurretik egin ziotena, “erabat arbuiagarriak” dira. Hala, EAJren udal taldearen bozeramaile Nahikari Oterminen uste du “ekintza hauek sano ez dagoen norbaitek eginak, eta ez du inondik inora bere ekintzekin gutako inor ordezkatzen”. Halaber, “arrazoi ezberdinengatik” erasoak jasotzen dituzten pertsona guztiekin daudela adierazi du Pasaiako EAJk, “eta horiek guztiak ere arbuiatu nahi ditugu”.
Atzo arratsean alkateordeari babesa adieazteko agerraldia egin zuten hainbat herritarrek. Erik Rios EAJren zinegotzia horien artean izan zen.