Euskal Kopako txapelketa irabaziz hasi dute Oiartzungo neskek

Liga bukatuta eta ia hilabete geldirik egon eta gero, Euskl Kopako txapelketa jokatzen hasi dira. Final-zortzirenen joaneko partida jokatu zuten Oiartzungo neskek Arratiaren kontra eta 1-0 irabazi zieten bizkaitarrei. Kategoria gutxiagoko taldea izan arren, jokalari beteranoak ditu Arratiak eta Oiartzunek garaipena lor ez zezan borrokatu ziren. Oiartzuarrek, baina, aurre egin eta lehenengo zatian partida osoko gola sartu zuten. Etorriko partida etxean jokatuko dute datorren larunbatean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.