Maila eustea jokoan izango dute igandean Hondarribiko kadeteek

Ohorezko maila. Hondarribia

Zaleen laguntza eskutu dute taldetik

Kadeteen Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futlbol ekarteko taldeak maila ez galtzeko partida izango du jokoan igandean Hondartzan, 12:00etan. Liga erregularra azken hirugarren postuan bukatu dute berdeek eta beste multzoan postu berean geratu den Anaitasunarekin lehiatuko dira, bi partidura. Joanekoa etxean jokatuko du Hondarribiak eta itzulekoa, Azkoitian. Azkoitiarrek baino zenbaki hobeak egin dituzte etxekoek ligan, gol gutxiago jaso eta gehiago sartu baitituzte, baina multzo desberdinetan izanik ez dute orain arte elkarrekin jolastu. Klubetik dei egin diete hondarribiarrei denboraldiko une garrantzitsuenean Ohorezko Mailako taldea animatzera joan daitezen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.