Jai giroko asteburua dator Arragua auzora

Arraguako jaietan iaz egindako bazkaria

Arraguako jaietan iaz egindako bazkaria

Asteburu honetan Arraguako jaiak izango dira eta hiru eguneko egitarau oparoa prestatu du Jai Batzordeak. Musika, bazkaria… aurten ere ez da aspertzeko tarterik egongo. Egitaraua: Ostirala (hilak 17)
  • 14:00: Jubilatuentzat bazkaria, Aldeguna elkartean.
  • 19:00: Jaien hasiera, txupinazoa. Aldeguna elkarteko atarian agurra dantzatuko da. Ondoren, kalejira txistulariak eta buruhandiekin.
  • 19:30: Gorriti show: poneyak, bigantxak…
  • 20:30: Kartelada presoen alde.
  • 22:30: Truk txapelketa berezia, Aldeguna elkartean.
Larunbata (hilak 18)
  • 11:00: Haur jolasak, frontoi ondoan.
  • 14:30: Herri bazkaria frontoian: zozketak, umorea… Beñat magoaren saio harrigarria eta Modesto musikaria.
Igandea (hilak 19)
  • 09:00: Diana auzoan zehar txistulariekin.
  • 09:00: Meza auzoko hildakoen alde.
  • 10:30: Pilota partidak Oiarperen eskutik. Maila desberdineko hiru partida jokatuko dira
  • 11:00-13:00: Jolas parkea eta puzgarriak  (1.saioa).Quad, rokodromoa, Sta. Fe trena eta puzgarriak
  • 12:00: Kalejira eta euskal jaia: Haurtzaro dantza taldea, txistulariak, Musika txokoko taldeak, Lartaun abesbatzak eta herriko mutxiko taldeak batera. Aldeguna elkartean hasiko da saioa eta musika eta kantuz frontoirano hurbildurik, emanaldi nagusia eskainiko dute.
  • 15:30-18:00: Jolas parkea eta puzgarriak (2.saioa).
  • 18:00: Pailazoak, Poxpolo eta konpainia.
  • 19:00: Txokolate-jatea aurtengo jaiak bukatzeko.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.