Musikosophiari buruzko saio pedagokikoa izango da Kultur Etxean, gaur

Gaur arratsaldean Musicosophia goiburuko saio pedagogikoa eskainiko du Ainhoa Pintosen Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Saioa irekia da eta, Musika Eskolatik azaldu dutenez, Musika-gela programaren barruan kokatzen da. “Musika klasikoaren entzute kontzientziadun metodoa da, ezaguera musikalak eskatzen ez  dituen entzuleei zuzenduta.1979. urtean jatorri errumaniarreko George Balan musikologoak, sortu zuen. Gaur egun bere egoitza du Alemanian”, azaldu dute. Biharko, ostegunerako, beste bi ekintza antolatu ditu Musika Eskolak: Emanaldi pedagokiko bat goizean eta giza-kontzertu bat arratsaldean

Hilak 16, osteguna

  • Kontzertu Pedagogikoa Itsas Etxean, 10:00etan. Musikeneko Perkusio Ensemblea, Antonio Domingok zuzenduta, 1. eta 2. DBHko ikasleentzat.
  • Giza-Kontzertua San Gabriel Erresidentzian, 18:00etan. Biolontxelo eta Biolineko ikasleen eskutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.