Liga irabaztera aterako da areto futboleko Gamon

Areto futboleko lurraldeko bigarren mailako Gamon kirol elkartea liga irabaztera irtengo da bihar. Play offetara sailkatu da, eta igotzerik izango ez duen arren (Gamonen lehen taldea dagoelako lehen mailan), tituluaren bila aterako da. Areto futboleko GamonAurrean Ibarrako Denak taldea izango du aurrez aurre, bihar, 21:00etan, Beraungo frontoian. Partida irabaziz gero, hurrengo asteko finalerako sailkatuko da, eta galduz gero, ez dute beste partidarik izango, horrela bukatuko dute liga. Momentu berezia izango da Gamon kirol elkartearentzat, ez baitu inoiz liga irabazi, eta finalerdiak lehen aldiz etxean jokatuko dituztelako. Horregatik, ahalik eta herritar gehien biltzea espero dute Beraungo frontoian. Iñaki Molina taldearen entrenatzaileak azaldu duenez, Gabonetara arte lider izan da Gamon bigarren mailan, baina azkenean bigarren tokian bukatu du. Dednak irabazteko aukerak ikusten ditu, ligan zehar jokatutako bi partidetan nagusi izan baitzen Errenteria-Oreretako taldea. Horrez gain, denboraldi osoan gol gutxien jaso dituen taldea izan dela nabarmendu du, eta lau partida bakarrik galdu dituela. Irukide Plomix eta Pinturas Nuñezek jokatuko dute beste finalerdia. Gamonen lehen taldeak, berriz, sailkapenaren erdian bukatu du denboraldia, hirugarren mailako Gamonek bezala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.