Mendekosteen bigarren egunean, sagardoa nagusi

Lezoko euskal dantyzazaleak Lezoko Euskal Dantzazaleak taldeak azkenik ezin izan du XX. mende hasierako erromeria kalez kale eraman, eguraldiak ez duelako lagundu. Horren ordez, Karlos Saldise plazan egin dute emanaldia eguerdian musika bandaren kontzertuarekin batera. Gutxi barru bazkariari ekingo diote dantzazaleek Saldisen. Arratsaldean berriz, 18:00etatik aurrera sagardo festa izango da nagusi Saldisen bertan. Lezoko hamar baserritako sagardoa dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.