Kirola eta kultura izango dira hizpide oraingoan parte hartze tailerrean

Kirolaren eta kulturaren munduetan ibiltzen diren herritarrekin bildu nahi du udalak oraingo honetan eta horretarako tailerra prestatu du biharko. Oiartzungo Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze prozesuaren barruan kokatzen da tailer hau eta udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etatik aurrera. Joan den ostiralean hasi ziren parte hartze tailerrekin; lehenengo bilkura horretan landalurraren nondik norakoak izan zituzten hizketagai bertaratutakoek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.