Musika-Gelak bluesa eta hip-hopa elkartuko ditu asteartean

Martin Scorsesek ekoitzitako The Blues dokumental sortako Aitabitxiak eta Seme Alabak (Godfathers and sons) kapitulua emango dute bihar, asteartea, Zuloaga Etxean, Musika Eskolaren Musika-Gela egitasmoaren barruan. 19:30ean hasiko da proiekzioa eta sarrera librea da.
Godfathers and sons

Levinen filmeko fotograma bat

Marc Levinek zuzendu zuen Aitabitxiak eta Seme-Alabak eta Chicagoko blues musikaren beteranoak eta hip-hop estiloaren izar berriak elkartzen ditu. Besteak beste, Howlin´Wolf, Muddy Waters eta The Paul Butterfield Blues Band taldeen ikusi gabeko interpretazioak jasotzen ditu filmak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.