Imanol Artola Oroitaldia ekainaren 8an eta 9an jokatuko dute
Imanol Artola Oroitaldiaren XXIII. ekitaldia ekainaren 8an eta 9an jokatuko da Lezoko Bekoerrota kiroldegiko kantxan. Bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta interesdunek Tiñelura jo beharko dute asteartetik igandera bitartean 9:00etatik 22:00etara horretarako. Izena emateko unean 50 euro ordaindu beharko du talde bakoitzak eta zozketa berriz, oroitaldia hasteko bezperan, ekainaren 7an egingo dute 19:00etan Tiñelun bertan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 32 talde onartuko dituzte gehienez 24 orduko futbito oroitaldian jokatzeko.