Dantza joko tailerra emango dute Soinuenean
Soinuenea eta Ttak-ek dantza joko tailerra prestatu dute etzirako (hilak 25). Euskal dantza jokoen jolasak izango dira tailerraren ardatza eta guraso zein haurrei zuzenduta dago. 11:25ean hasiko da, Soinuenean. Juan Mari Beltran izango da musikaria eta Jon Iraola dantza maisua.