Bertsokantauriren hirugarren ekitaldia egingo dute bihar

Hirugarren ekitaldia beteko du bihar, larunbatarekin, herri ekimenez egiten den Bertsokantauri jaialdiak. 11:00etan hasiko da ekitaldia, tiro zelaitik Higeralde landa etxera egingo duten kalejirarekin. Bertan, Higeralden, bertso saioa egingo dute 12:30ean Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak, Koldo Emeryk aurkeztuta. Ondoren bertso bazkaria egingo dute Klink elkartean, 14:00etan, goizeko saioko protagonistekin. Oraindik aukera dago txartelak erosteko, 26 euroan, Wanba tabernan edo Ttopara kafetegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.