Igande honetan bukatzen da Xanistebanetako pala txapelketan izena emateko epea
Xanistebanetako binakako pala txapelketan izena emateko azken eguna etzi (hilak 26) da. Izena emateko hiru toki daude: Miren, Makutxo eta Amazkar tabernak. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
Partiden egutegia hilaren 31tik aurrera jakinarazi dute antolatzaileek (Girizia elkartea eta Kataxulo Gaztetxia), emailez zein tabernetan. Finalak abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera.