
Zuberoatik kanpo Hondarribian bakarrik antzeztuko dute aurten Maskarada
V. Hondarribia Dantzan jaialdiaren barruan Jean Mixel Bedaxagarrek hitzaldia emango du gaur arratsaldean udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Kantari eta musikari bezala da ezaguna Bedaxagar, baina dantzaria ere izan zen. Gaur
Maskarada landuko du bere hitzaldian. Hitzaldia irekia da, baina garaiz joatea komeni da, lekua hartzeko eta hitzaldia ez oztopatzeko.
Aurten Zuberoako ukitua izango du Hondarribia Dantzan jaialdiak. Bedaxagarren hizketaldiaz gain, Maskarada antzeztuko dute bihar arratsaldean Gamere-Zihigako arizaleek Maria Magdalena plazan (Portu auzoan). Aurten, Hondarribikoa aukera bakarra izango da Maskarada Zuberoatik kanpo ikusteko. 16:30ean hasiko da.
V. Hondarribia Dantzan
- Gaur, 19:00etan: Jean Mixel Bedaxagarren hitzaldia udaletxeko areto nagusian.
- Bihar goizean: Barrikadak herriko gune ezberdinetan: Kai Zaharrean, Portu auzoan, Gipuzkoa plazan eta Olagarro elkartearen parean.
- Bihar arratsaldean: Maskarada Gamere-Zihigako arizaleen eskutik, Santa Maria Madalenan, 16:30ean. 20:30ean erromeria, Kemen dantza taldeko musikariekin, gune berean.
- Igande goizean: bailaran euskal dantzak ikasten diharduten hainbat haurren bilkura burutuko da. Bertan, Hondarribiko Talaia ikastolako dantzari txikiez gain, Irungo Adaxka dantza taldea, zein Kemenen harrobi diren beste hainbat haurren parte hartzea izango da. 11:00etatik aurrera herriko kaleak alaitu ondoren 12:00etan Santa Maria Magdalena plazan guztien artean dantza agerketa burutuko dute.