Udaberriko Festa egiten ari dira gaur Oiartzunen. Festa horren ardatz nagusia Sagardo Jaia bada ere (18:00etan hasiko da), goizean zehar hainbat gauza ikusteko eta ikasteko izan dira, Doneztebe plazan eta udaletxean batik bat. Hala, Kontzejupean eta plazan hainbat gairekin azoka jarri dute, eta parean, taloak egiten eta saltzen ibili dira hainbat oiartzuar. Sagardoa edateko aukera egon da. Bien bitartean, sagardoaren berezitasunen gaineko hitzaldia eman dute udaletxeko areto nagusian, baita kata egin ere. Ondokoak dira goizeko irudi batzuk.